Lege-oharra

Xabide Taldean badakigu zer garrantzitsuak eta baliotsuak diren datu pertsonalak. Horregatik, gure web orrialdean sartzen zarenean zure intimitatea zaintzeko konpromisoa hartu dugu.

Gure web orrialdean ez dugu inolako datu pertsonalik jasoko, zu zeu jakinaren gainean jarri gabe, eta ez zaizkio hirugarrenei lagako.

Gure orrialdea bisitatu eta orotariko informazioa lortzeko, ez duzu zure burua identifikatu eta inolako informazio pertsonalik eman behar. Bidali zure curriculuma eta Argitalpenak izeneko atalak dira salbuespen bakarrak.

Xabide Taldeak konpromisoa hartu du, atal horietan ematen diguzun informazioa ez zabaltzeko eta zure datuak zure eskaerari erantzuteko eta Xabide Taldeak antolatutako ekintzei buruzko informazioa emateko soilik erabiltzeko. Zuk legeak aitortutako eskubideak erabiltzeko aukera izango duzu, bereziki datu horietan sartzekoa eta horiek zuzendu nahiz ezabatzekoa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betetzeko, Datuak Babesteko Agentzia Espainiarrean Xabide Taldearen Direktorioa izenarekin erregistratutako datu pertsonalen fitxategi automatizatua dagoela jakinarazten dizugu. Ematen dizkiguzun datu pertsonalak beharrezko segurtasun-neurriak betetzen dituen fitxategi horretan sartuko ditugu.

Datuak beste enpresa batzuei lagatzea

Zuk emandako datuak Xabide Taldeko enpresek bakarrik erabili ahal izango dituzte: Atelier de Cultura y Comunicación, SMk, Fideliza, SMk eta Xabide Gestión Cultural, SMk. Bestalde, Asociación Cultural Foro de Gestión Culturalek ere erabili ahal izango ditu.

Datu estatistikoen bilketa

Web orrialde honek ez ditu bisitarien datu pertsonalak jasotzen, ezta biltegiratzen ere.

Orrialde honen bitartez zerbitzurik onena eskaintzea helburu harturik, eta orrialdearen erabilera erraztearren, bisitatutako orrialde kopurua, bisita kopurua eta bisitariek webean egindako jarduerak eta maiztasuna aztertzen dira soil-soilik. Xede horrekin, Xabide Taldearen Interneteko zerbitzuen hornitzaileak sortutako datu estatistikoak erabiltzen dira.

Informazio horren bidez, enpresaren weba zer maiztasunez erabiltzen den aztertzen da, konexio-datuen bidez. Zer atal bisitatzen diren gehien ere begiratzen da. Xabide Taldeak ez du cookierik erabiltzen, web orrialdetik erabiltzaileen gaineko informazioa lortzeko.

  • facebook
  • youtube
  • flickr
  • linkedin